Zalantza daukat bi esaldi hauen artean: Metro bat eta erdiko goma behar dut mozorroa amaitzeko / Metro eta erdi goma behar dut mozorroa amaitzeko.
Bi esaldi horiek funtsean gauza bera esaten dute; egiturak dira desberdinak.
- Nolako/Zenbateko goma behar duzu? ─Metro (bat) eta erdiko goma behar dut.
- Zenbat goma behar duzu? ─Metro (bat) eta erdi goma behar dut.
Parentesia arteko bat hori aukerakoa da.
Data: 2024-07-15
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.