Bereizten al dira zerbaitetan Miren neska oso polita da eta Miren oso neska polita da?
Bi hurrenkerak egokiak dira, eta ez dago inongo alderik bi molde horien artean esanahiari dagokionez. Euskaltzaindiaren Hiztegiak, [EH:oso] sarreran, bi hurrenkerak ontzat ematen ditu, eta esanahi berekoak dira biak: <oso + izena + adjektiboa> (10. adieran) eta <izena + oso + adjektiboa> (11. adieran). Besteak beste, adibide hauek ditu jasoak: Oso denbora luzean izan zen; Ordu oso luzeak igaro behar izaten zituen han.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.