JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: hainbat mota (hainbat motatako/*hainbat motako)

Nola hartzen du mota hitzak kasu-marka hainbat hitzarekin lotzen dugunean?: Hainbat motako erabakiak hartu beharko ditugu ala Hainbat motatako erabakiak hartu beharko ditugu?

Hainbat motatako erabakiak hartu beharko ditugu da erabili beharreko forma, eta ez *Hainbat motako erabakiak hartu behar ditugu. Esaldi horretan, mota hitza mugagabea eskatzen duen hitz (zenbatzaile zehaztugabe) batekin doa; beraz, ezinbestez motatako da erabili beharreko forma.

‘Erabakiak + zenbaki bat’ egiturarekin esaldi bat osatzeko ere <X motatako erabakiak> forma erabili behar dugu: Adierazi nahi badugu badaudela erabakiak, haien artean desberdinak direnak, bakoitza mota batekoa dena, -tako erabili behar da, eta izena (erabaki) ezinbestez pluralean.

Hiru motatako erabakiak = erabakiak (bat baino gehiago) eta motak (bat baino gehiago): erabaki bakoitza mota batekoa.

*Hiru motako erabakia(k) ezin dugu esan, ezin baitugu hiru mota ditu(zt)en erabakia(k) esan.

Euskaltzaindiaren 34. arauan jasota dago noiz hobesten den -ko erabiltzea -tako-ren ordez: NOLAKO galderari erantzuteko eta oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean adierazteko (hiru alderdiko koalizioa = hiru alderdi dituen koalizioa, hiru alderdik osatutako koalizioa).

 

Data: 2024-07-15

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper