Nola idatzi behar da euskaraz latinezko post data hitza? Nola gehitu behar zaizkio kasu-markak?
Euskaltzaindiaren 196. arauan dago jasoa post data idatzi behar dela eta P.D. eta (tartean zuriunerik gabe) dela dagokion laburdura.
Kasu-markak lotzeari dagokionez, Euskaltzaindiaren 184. arauak dioenez, euskal hitzak ez direnetan marratxoa aukerakoa da kasu-markak jartzeko orduan. Horrenbestez, post data latinismoan, aukeran dago kasu-marka marratxoarekin lotzea: post datarik, post data-rik.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.