Zuzena al da hain asko erabiltzea? Adibidez: Okela bigun-biguna dago, hain asko egin dute!
Asko zenbatzaileak ez du mailarik onartzen; beraz, txartzat ematekoa da *hain asko forma, bai eta *oso asko ere. Gutxi-k, berriz, onartzen du, eta oso gutxi, hain gutxi esan dezakegu.
*Hain asko okerreko formaren ordez, hainbeste (honenbeste, horrenbeste) da erabiltzekoa.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.