JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: gaztelaniazko poli- (frantsesezko poly-) aurrizkia

Nola idatzi euskaraz bio- eta poli- aurrizkiez eratutako gaztelaniazko ‘bioneuroemoción’ eta ‘polipsíquico’ hitzak, marratxoarekin ala barik aurrizkiaren eta hitzaren artean?

Bio- aurrizkiari dagokionez, ikusirik nola dauden jasoak Euskaltzaindiaren Hiztegian aurrizki horrekin hasitako hitzak −esaterako, bioaniztasun, biodegradagarri, biodinamika, bioerregai, bioeraikuntza−, eta hiztegi hori arauemailea denez gero, bioneuroemozio hitza dena loturik (marratxorik gabe, alegia) idaztea da gomendatzekoa. Badirudi hori dela bio- erantsitako hitz guztietarako bidea euskara batuan.

Poli- (fr. poly-) aurrizkiari dagokionez, Euskaltzaindiak batasunerako arautuak ditu aurrizki hori duten hainbat hitz: polifonia, poligamia, poliglota, poligono, poliklinika, polisemia, politeismo, polimorfo, polikromo eta abar. Hitz horietan guztietan poli- aurrizkiak 'hainbat, asko' esan nahi du. Beraz, polipsikismo izango litzateke (> polipsikiko) forma.

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper