JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: egin (ugaritu egin direnez geroztik)

Zuzena al da egin aditza esaldi honetan?: Plataforma digitalak ugaritu egin direnez geroztik, pantailei begira ematen dugun ordu kopuruak gora egin du.

Ez da tradizioduna. Gai honi buruz, Euskararen Gramatikak hau dio: “Perpaus nagusietako adizkien ezaugarria da egin hori; ez da erabiltzen mendeko perpaus jokatugabeetan, eta nekez aurkituko dugu mendeko jokatuetan”.

Beraz, esaldi arrunta hau da: Plataforma digitalak ugaritu direnez geroztik, pantailei begira ematen dugun ordu kopuruak gora egin du.

Tradizioari erreparatuta, esan dezakegu perpaus osagarrietan (-(e)la), kausaletan (-(e)lako) eta moduzkoetan (-(e)nez) bai ageri dela egin aditza galdegaiaren lekuan, adibide bakanetan bada ere. Euskaltzaindiaren Hiztegian, adibide hauek ikus ditzakegu, besteak beste: Onddoaren hifak kizkurtu egiten direlako esaten zaio circinatum onddo horri (hifa sarreran); Iraungitze data dute, amaitu egingo direlako (iraungitze data sarreran); Urtetik urtera elur-jausiak ugaritu egin direnez,… arriskua handiegia dela uste dute (masifikatu sarreran).

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper