JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: latinezko hitzak (vigiles, valetudinarium)

Latinezko hitz bat itzuli gabe euskarazko testu batean idatzi nahi dugunean, bitan (euskaraz eta latinez) deklinatu behar dugu?, ala latinezko erroa hartu eta euskaraz deklinatu?

Adibidez:

Vigiles (Erroma hiriko gaueko zaindaria): vigiles-ak eta vigiles-ek, ala vigil-ak eta vigil-ek?

Valetudinarium (Erromatar soldaduen erizaindegia): valetudinarium-etik/etatik ala valetudinaria-etatik.

Latinezko hitzak hartu eta horiek deklinatzea da idazmolde egokia: Vigilesak/vigiles-ak, vigilesek/vigiles-ek…; valetudinariuma/valetudinarium-a, valetudinariumak/valetudinarium-ak

Valetudinaria hitzari dagokionez, latinezko forma pluralekoa denez gero, komeni da atzizkia hitzari berari ez jartzea eta horiek, direlakoak… bezalako formak erantsi eta horiexek deklinatzea: valetudinaria horiek, valetudinaria direlakoak/direlakoek…

Kasu-markak ezartzeari dagokionez, Euskaltzaindiaren 184. arauak dio erdal grafia duten hitz askok eta askok ez dutela arazorik deklinatzeko eta beste edozein euskal hitz bezala deklinatzen direla. Vigiles eta valetudinarium hitzak halakoak dira eta, horrenbestez, kontsonantez bukatutako euskal hitzen erara deklinatu behar dira.

Letra etzanari dagokionez, kontuan izanik vigiles eta valetudinarium (valetudinaria, pl.) erdal izen arruntak ez daudela jasoak Euskaltzaindiaren Hiztegian (curriculum latinezko hitza bezala, esaterako), letra etzanean idaztekoak dira.

Kasu-markak lotzeko moduari dagokionez, arauan zehaztuta dago euskal hitzak ez direnetan marratxoa aukerakoa dela kasu-markak jartzeko orduan (Ikus 198. arauan 4.17 atala). Nolanahi ere, letra etzanean joanez gero, garbi geratzen da erdal hitza zein den, eta, alde horretatik, ez da beharrezkoa marratxoa jartzea.

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper