JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: izendapen berezien siglak (AEB, AEBk, AEBko)

Nola deklinatu behar da AEB (Ameriketako Estatu Batuak)? AEBko ala AEBetako? AEBk ala AEBek?

Euskaltzaindiaren 196. arauan (15.4 puntuan) jasoa dago sigla hiru letraz osatua dagoenean (kasu honetan, <bokal + bokal + kontsonante> hurrenkerarekin) letraka irakurri behar dela, eta hori da AEB siglaren kasua.

Nola deklinatu zehazteko, lehen-lehenik kontuan hartu behar da izendapen berezi bat ordezkatzen duela AEB siglak. Bigarrenik, letraka irakurtzen dela (beraz, beti bokalez bukatzen da). Eta azkenik, izendapen berezi bat laburtzen duen sigla denez gero izendapen osoa ordezkatzen duela, artikulua barne, singularra zein plurala izan. Hau da, Ameriketako Estatu Batuak estatuko sigla AEB da, (eta ez *AEBak).

Beraz, AEB, eta hortik abiatuta, AEBko, AEBk, AEBri, AEBren…

 

Data: 2024-07-15

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper