JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: sartu eta irten elkartzea

Posible da 'sartu' eta 'irten' aditzak honela juntatzea?: Gidariek ibilgailuetan sartu eta irteteko modua erraztu behar diete erabiltzaileei. Alegia, [ibilgailutik] elementuaren elipsia eginez?

Zentzu hertsian, behin lehen perpausean NON adierazita, anaforiko bat behar luke “irten” aditzarekin osaturiko perpausak, “sartu” eta “atera” aditzak ez baitatoz bat kolokazioetan eskatzen duten atzizkian: ‘-ra/-n sartu’ eta ‘-tik irten’ dira, hain zuzen, formak. Bestalde, perpaus jokatugabeak elkartzean ere bakoitzak bere postposizioari eustea da ohikoena; areago ‘-tzeko modua’ egitura erabiliz gero.

Horrenbestez, Gidariek ibilgailuetan sartzeko eta handik (haietatik) irteteko modua erraztu behar diete erabiltzaileei izango litzateke esaldi biribilena (baita hauek ere: Foru Erkidegora sartzeko eta bertatik irteteko aukera; Lurrera sartu eta lurretik ateratzeko mugan daude pertsonaiak).

Nolanahi ere, egokiena izan gabe ere, anaforikorik gabeko moldea oso zabalduta dago, sartu/atera aditz-bikoteak ulergarritasuna oztopatzen ez duelako: Sagastiko biribilgunearekin, herrira sartzeko eta irteteko aukera guztiak izango dira. Lantokietara sartzeko eta irteteko ordutegiak bete beharko dira bereziki. Artxibora sartzeko eta erabiltzeko baldintzak.

Anaforikorik gabeko moldea guztiz egokia da NONDIK/NORA kasuak adierazita ez daudenean: Etxearen ateak zabalak dira, ganadua sartu eta ateratzeko. Sartzeko eta irteteko orduak errespetatzea gomendatzen da. Autoa sartu eta ateratzeko leku erosoa. Sartzeko eta irteteko ordutegia.

Baina beste aditz-bikote batzuekin, beharrezkoa izaten da sarri anaforikoak sartzea, ulergarritasunaren mesederako: Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazio-dekretua. Plataformak dituen zerbitzu guztietara sartzeko eta haiek erabiltzeko. Tabakalerara sartzeko eta bertan onartua izateko arau orokorrak.

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper