Nola irakurtzen da AEK sigla? Non dago hori arautua?
Euskaltzaindiaren 196. arauan adierazita dago, 13.4 puntuan, sigla hiru letraz osatuta dagoenean <bokal + bokal + kontsonante> edo <bokal + bokal + bokal> hurrenkerarekin, letraka irakurtzen dela. Eta adibideen artean, hauek daude besteak beste: AEK, UEU eta AEB.
AEK siglan, <bokal + bokal + kontsonante> hurrenkera dago; beraz, arauaren arabera, letraka (‘aeka’) ahoskatzen da.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.