Egokia al da etzan (datza, zetzan) aditzarekin -z kasu-marka erabiltzea? Hau da, zuzena al da esaldi hau?: Gure esku-hartze proiektua zertaz datzan/zetzan adostu dugu/genuen.
Gure esku-hartze proiektua zertaN datzan/zetzan adostu dugu/genuen da forma egokia. Etzan aditzaren hirugarren pertsonako adizki trinkoek, egon aditzaren balioa dutenek, NON? edo ZERTAN? eskatzen dute. Eta hala jokatuta ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegiko etzan sarrerako adibide guztietan (6. adiera), baita datzan/zetzan ageri diren sarrera guztietako adibideetan ere. Beraz, zertaz datzan/zetzan moldea ez da egokia.
Data: 2024-07-15
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.