Nola idatzi behar dira letrak eta zenbakiak dituzten siglak? Adibidez: EB27 ala EB-27?
“Europar Batasuneko 27 herrialdeak” izendapena ordezten duen sigla EB27 idaztekoa da, G7 eta G20 siglen antzera, Euskaltzaindiaren 196. arauaren arabera (6.1 atala).
Euskaltzaindiak arautua du sigla alfanumerikoetan ez dela marratxorik jartzen, kasu hauetan izan ezik:
- Data laburtuak adieraztean: M-8
- Espainiako errepide, autobia eta autobideen laburtzapenetan: N-121, A-15, AP-15. Frantziakoetan, berriz, ez da jartzen: A63.
Data: 2024-07-15
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.