JAGONET galde-erantzunak

“Zertaz”/”nortaz” adieraztea: beste (besteaz, besteez/*besteetaz, bestez)

Zein da beste determinatzailearen forma mugagabean? Besteetaz?

Beste determinatzailea izenordain gisa erabiltzean, zertaz?/nortaz? galderari erantzuteko forma bestez da: Bestez ari zara gehienbat, ez zeure buruaz eta zuretar hurkoez (EH, zuretar sarrera). Ez iritziak ez usadioak —euskalkiz eta bestez— ez baitatoz bat zenbaitetan (EBE, bat zenbatzailea sarrera). Literaturaz eta bestez berak idatziak direla (Juan Garzia). Moraurekin batera, literaturaz eta bestez (Berria). Toponimia eta dialektologiaren arteko harremanen inguruan Artaxoako jabego genitiboaz eta bestez (Fontes Linguae Vasconum, P. Salaberria).

Instrumentalean, beste-ren hiru formak, beraz, hauek dira euskara baturako: besteaz (sg.), besteez (pl.), bestez (mugag.) (ikus goragoko adibideak); eta ez *besteetaz (ez pluralean, ez mugagabean): Hartu nuen koilara esku batez eta furtxeta besteaz ([EH:furtxeta]). Hirugarren pertsonaz ari gara, ez besteez (Euskararen Gramatika).

Beste-k mugagabean hartzen ditu kasu-markak determinatzaile ez baizik eta izenordain-edo denean, bai eta galdetzaileen ondoan edota eta beste esapidean erabiltzen denean ere (Azken kasu horretan, pluralean ere erabil daiteke, baina esanahia aldatzen da: Ander eta besteakAnder eta beste). Mugagabeko formak hauek dira: bestek, besteri, besteren, bestez, bestetan, bestetara…: Nork bestek egingo du? San, santu, done eta besteren erabilera.

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper