132 emaitza bilaketarentzat
Zuzena al da Aspirina hartuz sendatu egingo zara esaldia? Bestalde, zein da -(e)z egituraren erabilera?
Badakit ez direla berdin etortzeagatik (kausa zein helburua) eta etorriagatik (kontzesiboa). Baina lehenaldi burutuak izan eskatzen duenean ez daukat hain argi. Hau da: Aita etorri izanak poztu du moldatu eta Aita etorri izanagatik (kausa) poztu da esan al daiteke? Ala Aita etortzeagatik poztu da esan behar da? Nik lehena erabiltzen dut, baina ez dakit ongi dagoen.
Erabili izan al da inoiz ahala aditz jokatuekin? Adibidez, etorri ziren ahala bezalakoetan.
Badakit Euskaltzaindiak bailitzan bezalako formak ez dituela hobesten; baina, erabiltzekotan, jakin nahiko nuke nola behar duen egon aditzaren 3. pertsonak singularrean. Izan ere, ni bailegoen zelakoan nengoen arren, Xuxen zuzentzaile ortografikoak okertzat ematen dit, eta bailegoan zuzentzat.
Indabak jan nahi ditut esaten badugu, zergatik ez esan indabak jan nahiago ditut?
Nahitaezkoa al da bait- edo -(e)n eranstea aditzari zeren edo zeren eta lokailuarekin?
Zer alde dago ondorengo esaldi hauen artean?
Ez da baieztatu lehendakaria joango dela.
Ez da baieztatu lehendakaria joango denik.
Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango dela.
Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango denik.
Euskara batuan ez zetorrenez erabiltzen dugu, eta bizkaieraz ez zetorrenalez esaten da. Jakin gura nuke ea biak zuzenak diren, ea ez zetorrenez forman elipsi bat gertatu den -na desagertzeko, eta ea ez zetorren legezetik datorren aditz forma hori.
Agindu aditzarekin beti esan behar da, adibidez, isil gaitezela agindu digu irakasleak? Ez da zuzena isil gaitezen agindu digu irakasleak esatea?
Zuzena al da Halaber, aipatu du horiek direla bere asmoak esaldia? Izan ere, irakurri izan dut aipatu aditzak ez duela perpaus osagarririk onartzen.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.