Aralar mendian bada Igaratza izeneko leku bat eta Euskaltzaindiaren pertsona-izendegian ere azaltzen da Igaratza izena; baina dendari batek Igaratz okindegia darabil, eta jakin nahi nuke Igaratza izena horrela erabil daitekeen: alegia, bukaerako a hori berezkoa (organikoa) duen ala mugatzailea.
Igaratza leku-izenak a organikoa du. Ikus hemen: [EODA:Igaratza].
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.