Zein da aukera egokia: etorriko dela espero dut / etortzea espero dut?
Zalantza adibideko espero izan aditzaren ingurukoa baino ez bada, esan behar da bai -t(z)ea aditz-izena (horixe da modurik ohikoena), bai -(e)la menderagailuarena, bi jokamoldeak, onartzen direla. Ikus "Aditzaren jokabidea: espero izan (zu etortzea espero dut)" (JAGONET).
Galderak zalantza orokorragoa plazaratu nahi badu, alegia perpaus osagarrietan oro har aditz jokatuak noiz erabili eta aditz jokatugabeak noiz baldin bada auzia, egokiena EGLUko liburukietako perpaus osagarrien ataletara jotzea da: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 13. or., Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 425. or..
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak > menderagailuak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.