Zer kasutan erabili aparatu, aparailu eta tresna?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri den moduan, [EH:aparatu] hitzak bi adiera ditu: batetik, tresna hitzaren sinonimoa da; bestetik, betekizun bera duten gorputz-organoen multzoa da, hala nola arnas aparatua, digestio-aparatua eta abar.
Bestalde, aparailu hitzak ere bi adiera ditu: batetik, arrantza-tresneria; bestetik, zamarien tresneria.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.