‘Digerir’= txegosi ere izanik, zergatik ez txegoste-hodia, txegos-aparatua, txegosi erraza, txegosgaitza… formak erabili?
Euskaltzaindiaren Hiztegian dago [EH:txegosi] ere, baina [EH:digestio] hitzari ematen zaio lehentasuna, definitzaile modura ematen denak baitu lehentasuna. Horregatik dute lehentasuna digestio-aparatu, digestio-hodi eta gisakoek.
Izan ere, hizkera berezituetan nazioarteko hitzak hartzen dira kontuan terminologia finkatzeko unean. Kasu honetan, (es) digestión, (fr, en) digestion, (cat) digestió, (it) digestione, (por) digestao terminoak ditugu. Hori dela eta, euskaraz ere hitz hori hartu eta digestio-aparatu, digestio-hodi eta gisako terminoak eratu dira.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.