Data osorik idatzi ordez urtea soilik denean beharrezko, non kasu inesiboaren marka mugagabean ala mugatu singularrean jarri behar da? Zein da egokiagoa, alegia: Gertakariak 2012n eta 2015en jazo ziren ala Gertakariak 2012an eta 2015ean jazo ziren?
Inesiboaren mugatu singularra da aukera bakarra: Gertakariak 2012an eta 2015ean jazo ziren..
Euskalkien edo azpieuskalkien arabera, gerta daiteke inoiz mugatu singularra eta mugagabea antzera edo berdintsu ahoskatzea, baina ahoskera-fenomenoak besterik ez dira orduan.
Euskaltzaindiak hobesten duen moldea garbi adierazita dago 37. arauan: Noiz? 1993ko martxoaren 7an.
Hori modu murriztuan eman daiteke, baina inesibo singularrean beti:
- Noiz? 1993ko martxoan.
- Noiz? 1993an.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > data, morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: zenbakiak > data
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.