Jakin badakit Madrid hitza Madril dela euskaraz. Hala ere, oso arraroa egiten zait honela jartzea, adibidez: Prado Museoa, Madril. Eta horixe da, hain zuzen ere, kasua. Museoari buruzko lan bat egiten ari naiz eta lehenengo orrialdean hori jarri behar dut.
Euskarazko testua bada, Madril jarri behar da, horixe denez euskal era arautua. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegiko [EODA:Madrid] sarrera. 1995ean erabaki zuen Euskaltzaindiak Espainiako hiriburuaren euskarazko izena Madril dela (32. araua, Espainiako Erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak).
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.