a) Nola idatzi behar dira izen hauek?: Córdoba, La Coruña, Viana/Biana, Bilbao/Bilbo.
b) Antonio de Urrutia de Avellaneda bezalako izenak, pertsonaia historiko aspaldikoei dagozkienak, nola eman behar dira euskaraz?
c) Azterketa historiko bat egiten ari garenean, toponimoak (batik bat herrien izenak) gaur egun duten izen ofizialarekin jarri behar al dira? Zalantza sortzen zaigu, batzuetan egungo izena ez baitator bat hitzez hitz transkribatutako pasarteetan azal daitekeenarekin.
a) Izen horiek kontsultatzeko biderik erosoena Euskaltzaindiaren EODA datutegira jotzea da [EODA]. Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen segidan beste esteka batzuk ere:
Kordoba (Espainiakoa) 32. araua, "azentu grafikoa erdal izenetan" (EBE)
Coruña 32. araua, "erdal izenen artikulua euskaraz" (EBE)
Viana 155. araua, "Toponimia: Nafarroako Viana herriaren izena" (JAGONET)
Bilbo 145. araua, "Bilbo/Bilbao" (EBE), "Toponimia: udalerria/hiria (Bakio udalerria, Bakioko udalerria; Bilbo hiria, Bilboko hiria)" (JAGONET)
b) Ez dago araurik Euskal Herriko pertsona historikoei buruz. Euskaltzaindiak besterik arautzen ez duen bitartean, egoki da Hezkuntza Sailak ikasmaterialetarako duen EIMAko estilo-liburuko Onomastika liburukiari jarraitzea Onomastika (EIMA). Euskaltzaindiaren Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak liburuan (2019) ere badira jarraibide batzuk: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/82190.pdf
c) Oro har, egungo euskal idazkera arautuan ematen dira. Hala ere, testu zaharretan ageri bezala ere eman daitezke (baina jatorrizko idazkera ukitu gabe): Goizubieta (Goizueta).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.