Uste dut etorri den edo Ez dut uste etorri den bezalakoak onargarriak dira?
Espresuki dio Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 76. or. liburukiak euskalki batzuetan -(e)n menderagailua agertzen dela, besteak beste, uste izan, beldur izan edo badaiteke eta gisako gobernatzaileen adierazpen-perpaus osagarrietan. Esanguratsuak dira EGLUn ageri diren adibideak berak.
Horrez gain, ikus hau ere: "“Zer” adieraztea: uste izan, iruditu (ez du uste etorriko den, ez dirudi balio bera duten)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.