Gramatikala al da oparitu aditza? Zuzena al da onena opatzen nau forma?
Oparitu aditza gramatikala da, formarik ohikoena ez bada ere. Hori baino tradizio hobekoa da opari egin (zerbait norbaiti) forma. Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:oparitu] eta [EH:opari] sarrerak.
Bestetik, opatu forma (opa izan bezala) dio aditza da ia beti. Hots: zerbait norbaiti opatzen diot moduko erabilerak ditu, eta ez du onartzen *opatzen nau, zaitut, gaitu modukorik. Ikus [EH:opa izan] sarrera ere.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.