Zein hitz erabili behar dut la cámara de diputados, cámara alta, cámara baja / la Chambre des députés, la chambre haute, la chambre basse esateko, ganbera ala kamera?
Euskaltzaindiaren Hiztegiak [EH:ganbera] hitza dakar diputatuen ganbera eta merkataritza-ganbera esateko. Beraz, hitz horixe erabili behar da cámara alta / chambre haute, cámara baja / chambre basse adierazteko: diputatuen ganbera, senatarien ganbera... [EH:kamera] beste zerbait da: argazki-kamera, esate baterako.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > itzulpenak, lexikoa > maileguak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.