Badakit genero hitza, horrela idatzita, gramatikan, biologian, literaturan eta gizarte-zientzietan erabiltzen dela. Baina zuzena al da jenero hitza horrela idaztea salgai, merkantzia... adierazteko?
Zuzena da. Egia esan, jenero hitza, horrela idatzita salgai, merkantzia... esangura duena, Hegoaldeko forma soila da, eta herri-mailakoa, baina guztiz erabilgarria, Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez [EH:jenero].
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.