Eusko Jaurlaritzako burua bakarrik al da lehendakaria (eta gainerako gobernuburuak presidenteak)? Sinonimoak al dira bandera eta ikurrin, parlamentu eta legebiltzar, parlamentari eta legebiltzarkide?
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera [EH:lehendakari], lehendakaria Euskal Autonomia Erkidegoko presidentea da bereziki; baina ez hura bakarrik: zuzena da, adibidez, medikuen elkargoko lehendakaria eta Frantziako lehendakaria esatea. Bestalde, izen arrunten saileko kasu-markak dagozkio lehendakari hitzari: hortaz, ez da izen berezi bezala jokatu behar.
Euskaltzaindiaren Hiztegian elkarren sinonimotzat hartzen dira parlamentu eta legebiltzar, parlamentari eta legebiltzarkide. Baina [EH:ikurrin] hitzean, aditzera ematen da gaur gutxi erabilia dela ikurrin hitza Euskal Herrikoa ez beste bandera bat adierazteko.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > maileguak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.