Tabako paketea / pakete tabakoa eta antzekoetan, zein da ordena zuzena?
Zer esan nahi den: paketeaz ari bagara, tabako-paketea behar du, poxpolo-kaxa bezalakoxe egitura duen hitz-elkartea. Baina tabako-kantitateaz ari bagara, pakete tabakoa nahiz pakete bat tabako (edo bi pakete tabako, etab.) esan beharko dugu. Adibidez: hiru pakete tabako erretzen ditut astero, baina hiru tabako-pakete eskatu dizkit alabak eskulan bat egiteko. Ikus Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 93. or..
Ikus hau ere: "Hitz elkartuak: botila ardoa, ardo-botila" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.