Erdarazko ‘entrar en vigor’ / ‘entrer en vigueur’ nola eman behar da euskaraz?: Indarrean jarri, indarrean egon…?
Indarrean sartu esapidea ere egokia da adiera horretan, ala kalko baztergarria?
Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:indarrean] azpisarreran daude datu argigarriak.
Bigarren adieran daude ―lege, arau eta kidekoez ari garenean, alegia― erdarazko ‘entrar en vigor’ / 'entrer en vigueur' esapidearen parekoak. Adiera horretako adibideetan eta hiztegiko gainerakoetan, salbuespen bakanen bat izan ezik, indarrean jarri, indarrean egon, indarrean izan… esapideak erabiltzen dira.
Lehenengo adieran, aldiz, ―’indarka, indarrean’ adieran (bortxaz, alegia)― indarrean sartu esapidea erabiltzen da.
Tradizioan egin den bezala, bien arteko aldea errespetatzea eta esapideak egoki gordetzea litzateke egokiena.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, hitzak > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.