Ondorengo aukera hauek guztiak zilegi al dira?
Axularrek, nafar idazle fina, iragarri zuen…
Axular, nafar idazle finak, iragarri zuen…
Axularrek, nafar idazle finak, iragarri zuen…
Axular nafar idazle finak iragarri zuen…
Denak zilegi badira, batasunerako zein hobetsi behar da?
Eta hurrengo adibide honetan?
Nire lagunak, zuek ezagutzen duzuenak...
Nire lagunak, zuek ezagutzen duzuena...
109. arauan azaltzen du Euskaltzaindiak zein komunztadura-mota eskatzen duten aposizioek euskara batuan. Euskara Batuaren Eskuliburuan ageri da haren laburpena "aposizioa eta komunztadura" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, komunztadura > aposizioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.