Zuzena al da gau hitza, mugagabeko leku-kasuetan, gautan, gautako, gautatik, gautara eta gautarako deklinatzea?
Bai. 29. arauak dioenez, diptongoz bukatzen diren hitzak, oro har, bokalez amaitzen diren gainerako hitz guztiak bezala deklinatuko dira.
Salbuespenak ere bertan aipatzen dira, eta horietakoa da gau hitza; baina honako kasu hauetan bakarrik: gauez instrumental mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik eta gauera singularrean.
Hortaz, galderakoak salbuespenekoak ez direnez, gautan, gautako, gautatik, gautara, gautarako formak dira zuzenak mugagabean.
Ikus hau ere: "Lexikoa: hitz silababakarrak (gai, jai, gau) " (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.