Euskaltzaindiaren 7. araua betez gero, fakturak egitean, adibidez, ez dugu inolako arazorik kopurua bat ez beste edozein denean. Baina kopurua bat edo unitate osoa ez denean, aldatu egiten da ordena. Beraz, argitu egin beharko diguzue nola idatzi eta nola irakurri horrelakoak. Esaterako, dendako testu hau:
Idatzi: 1 metro soka Irakurri: metro bat soka
Idatzi: 2 kilo mandarina Irakurri: bi kilo mandarina
Idatzi: 1,5 kilo madari Irakurri: kilo eta erdi madari
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak
Unitate-mota:
joskera > hitz-ordena, zenbakiak > kardinalak
Txekeak nola bete euskaraz?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak
Unitate-mota:
karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > kardinalak
Nola idatzi behar da 1.200.000?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota:
hitzak > determinatzaileak, karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > kardinalak
Tabako paketea / pakete tabakoa eta antzekoetan, zein da ordena zuzena?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota:
hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena, zenbakiak > kardinalak
Zilegi al dira Mila bostehun lagun hil dira, Bost laurogeiko jauzia egin du edo Realak bi bat irabazi dio Osasunari eta gisakoak ala, uste dudanez, horietan guztietan eta juntagailua erabili behar da?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak
Unitate-mota:
hitzak > juntagailuak, zenbakiak > kardinalak
Zein da zuzena?
Zenbat balio du kilo batek mahats / kilo bat mahatsek?
Kilo batek mahats / kilo bat mahatsek bi euro balio du.
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak > determinatzaileak, hitzak > galdetzaileak, zenbakiak > kardinalak
Zein da egokiagoa neurtu aditza erabiltzean: Zenbat luze zara? ala Zenbat neurtzen duzu?
Eta pisatu aditzaren kasuan, zuzena al da Zenbat pisatzen duzu? galdetzea?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > adjektiboak, hitzak > kalko baztergarriak, joskera > aditz-joskera, joskera > izen-joskera, lokuzioak/kolokazioak, zenbakiak > kardinalak
-
Milatik gorako zenbakiekin bakarrik erabili behar da bana? Izan ere, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian ehun bana eta hirurehun bana ere ageri dira.
-
Ontzat ematen al dira bosna mila / bost mila bana / bost bana mila eta gisakoak? Azken hori hizkuntza mintzatuan entzuna daukat.
-
Zein hobetsi, bost mila eta hogeita hamarna ala bost mila eta hogeita hamar bana?
-
Zein hobetsi, bosna milioi / bost milioi bana / bost bana milioi egituren artean?
-
Komunztaduran, aditza singularrean ala pluralean erabili behar da? Edo bietara joan daiteke: bosna gozoki eman dizkiet/diet?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > determinatzaileak, zenbakiak > kardinalak
Normalean, 1.200 idazten dugu, puntuarekin. Jakin nahi dut puntuaren ordez hutsunea erabil daitekeen:1 200.
Zalantza-mota:
ortografia > puntuazioa, ortografia > zenbakiak
Unitate-mota:
karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > kardinalak
Duela zenbait hilabete ohartarazi zidan adiskide batek: "Hamazortzi esaten duk, baina Euskaltzaindiak hemezortzi hobesten dik". Hala al da? Non dago hori arautua edo adierazia?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota:
zenbakiak > kardinalak