JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: -r bukaerako hitzak (kasu-markak)

Araututa al dago -r letraz amaitzen diren hitzei —euskal hitzei zein kanpokoei— nola lotu kasu-marka? Modu eskematikoan ematerik bai halako kasuistika praktiko bat?

Galderan aipatzen den auzia arautu gabe dago bere osoan. Oraingoz behintzat hau dago arautua, Euskaltzaindiaren 196. arauaren 15.5 puntuan: r letraz bukatutako sigletan, R hori beti gogor ahoskatzen da eta ez zaie beste r-rik eransten kasu-marka jartzean (SERek, ELKARen, VARak…).

Nolanahi ere, euskal hitzei zein kanpokoei dagokienez, badira azken urteotan errotuz joan diren konbentzio nagusi batzuk. Hona hemen laburturik:

Izen arruntak:

  1. Euskal hitzetan bereizi egiten dira hitz-bukaerako [-r] (r bakuna) eta [-rr] (r gogorra). Kasu-markak eransterakoan, erabakigarria da bereizketa hori (-ra /-rra): ur/hur > ura/hurra; paper/papar > papera/paparra, plazer/lapur > plazera/lapurra… Horretaz, hemen dago informazio gehiago: "r letra (ere/erre)" (EBE).
  2. Erdal itxurakoak -r gogor edo bikoitzeko [-rr] hitzen eredura lotzen dira beti:

bai jada euskal hitz direnak ―euskal hitz baitira Euskaltzaindiaren Hiztegian daudenez geroztik―: charterrean, tuperrean, radarrean

bai erdal hitz direnak ere: bannerrean, customerrari… Azken kasuotan, hitzaren azken letra zein den argi gera dadin nahi badugu (lehen agerraldia duelako edo), egoki da letra etzanez eta marratxoz bereiztea: banner-ean, banner-ean; customer-ari, customer-ari… Alegia, marratxorik gabe idazten denean, -rr- bikoitza; eta letra arruntez eta marratxoarekin edo letra etzanez eta marratxoarekin idazten denean, -r- bakuna utzita. (184. araua)

Izen bereziak:

Euskal izenei bezala (Itziarrek, Igorrek, Aimarrek, Iribarrek, Ortuzarrek, Elkarrek, Elhuyarrek, Fagorrek…) lot dakieke erdal itxurakoei ere kasu-marka, edo, izenaren forma argi gera dadin nahi badugu, egoki da marratxoa erabiltzea ere: Pasteurrek/Pasteur-ek, Hitlerrek/Hitler-ek, Beauvoirrek/Beauvoir-ek, Twitterreko/Twitter-eko

Dena delakoagatik hitz osoa letra larriz idazten denean, berdin. Marratxoa aukerakoa da: ASTEURREK/PASTEUR-EK, BANNERREAN/BANNER-EAN... (euskarazko izena baldin bada, aukera bakarra dago, hala ere: IKERREK, *IKER-EK; ELGOIBARREN, *ELGOIBAR-EN…). Nolanahi ere, hitz bat osorik letra larriz idaztea ez da ohikoa paragrafo baten barnean. Testuinguru berezietan baino ez dira erabili ohi, hala nola liburu-azaletako izenburuetan, liburu baten barneko kapituluen izenburuetan edo tipografia diseinuaren mende dagoen testuinguruetan (esaterako, publizitate-mezuetan, afixetan, pankartetan eta gisako iragarkietan). Halakoetan, ohikoagoa da kasu-marka zuzenean lotzea: PASTEURREK, BANNERREAN...

 

Data: 2022-03-29

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > marratxoa

Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper