JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: ahalera (ditzakeela/*ditzakela)

Ahalerako aditzei –(e)la subordinazio-atzizkia nola gehitzen zaien jakin nahi dugu: Badakizue deabruak mila forma har ditzakeLA/ditzakeELA.

Ditzakeela da forma zuzena. 78. arauan dago horren erantzuna (sarrera-oharretan, 4.ean): -ke + -(e)la > -keela. (Ahaleran forma guztiek dute -ke bukaera). Beraz, ditzakeela (ditzake + -(e)la), dezakeela (dezake + -(e)la)…

Era horretako hots-uztartzeak, nolanahi ere, ez dira ahalerako adizkiekin bakarrik gertatzen, baizik eta adizkiak bukaeran -ke duen guztietan (baldintza-ondorioetan ere gertatzen dira: litzatekeela, genukeela…) eta edozein dela -ke-dun adizkiari eransten zaion menderagailua: -(e)n, -(e)nez, -(e)la(ko)…: dezakeen, dezakeenez, ditzakeen, ditzakeenez, dezakeelako, ditzakeelako…; litzatekeen, litzatekeenez, litzatekeelako…, genukeen, genukeenez, genukeelako…

Adizki-molde horietako hots-uztartzeak, hala ere, ez dira nahastu behar alokutibokoekin, haietan bikoizterik ez baita egiten: (naiteke >) naitekek/naiteken (*naitekeen), (nakioke >) nakiokek/nakioken (*nakiokeen), (luke >) likek/liken (*likeen)

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper