Noren ala nongo kasua, zein da egokia honetan?: Maiatzeko Plazako Amak ala Maiatzaren Plazako Amak.
Maiatzaren kasuan, genitiboa denez (edo izenaren osagarria) noren, ezta?
Maiatzeko Plazako Amak da aukera egokia.
Egitura horri NOIZKO ZER galdera dagokio, eta ez NOREN/NONGO; beraz, Maiatzeko Plazako Amak. Halaxe darabil Berria egunkariak ere.
Zenbakiekin ez, baina bestela -(e)ko (NOIZKO) erabiltzen da, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideetan ikus daitekeenez [EH:maiatz]: Maiatzeko pazkoa. Maiatzeko hilaren hamaseigarren eguna. Maiatzeko Gurutze eguna.
Argentinako Buenos Aires hirian dagoen Maiatzeko plazak 1810eko maiatzaren 25eko iraultza ospatzen du (NOIZKO > Maiatzeko).
Data: 2024-07-15
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.