JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: zenbatean (45 zentimoan/45 zentimotan)

Iragarkietan honelakoak entzuten ditut: (...) ogia 45 zentimoan; 40 euroan saldu…

Zergatik singularra, eta ez mugagabea: zentimotan, eurotan?

Bai singularra (zentimoan, euroan), bai mugagabea (zentimotan, eurotan), bi moldeak zuzenak dira. Denboraren iraupena adierazteko mugatu singularra ─hiru astean, lau urtean…─ dago hobetsirik (110. araua), baina, kuantifikazioa adierazteko (eta molde horretakoa da galderakoa), Euskaltzaindiak ez du batasunerako araurik eman; beraz, -ta-dunak bezain zilegizkoak dira -ta- gabeak.

Kontua de Hegoaldean singularrean (-ta- gabe: zentimoan, euroan) erabiltzeko ohitura dagoela ―eta molde hori ari da hedatzen euskara estandarrean―, baina Iparraldeko -ta-dun mugagabeak ere zuzenak dira. Ez da, gainera, inesiboko (non kasuko) kasu-atzizkien afera bakarrik, baizik eta baita beste hauena ere: -ra/-tara, -rako/-tarako, -tik/-tatik

Bikoiztasun hori prezioa, edukiera edo magnitude baten neurri edo maila adieraztean geratzen da agerian. Esandakoaren haritik, beraz, bi moldeak dira arauzkoak adibide hauetan (bakoitzak bere tradizioari jarraitzea litzateke egokiena):

5 euroan/eurotan; 5 eurotik/eurotatik…
20 graduan/gradutan; 20 gradutik/gradutatik…
5 kilometroan/kilometrotan; 5 kilometrora/kilometrotara…

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper