Baztan aldean joaten ahal naiz erabiltzen dugu, baina ez dakit beste forma hauek ere onartuak ote diren: joaten ahalko naiz, joaten ahal izan nintzen, joaten ahal izateko...
Egitura horiek ez ditu inork onartu edo onartu gabe utzi: etxean bizi naiz ere ez du inork ere onartu edo onartu gabe utzi. Horiek oso arruntak dira euskaraz; Baztandik kanpo ere aski arruntak dira, gainera. Beraz, onargarriak dira guztiz.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: ahal izan (ez ahal da etorriko! / ez da etortzen ahalko) " (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan, ezin izan" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan, ezin izan (joan ahal nintzen / joan nintekeen, ezin joan naiz / ezin naiteke joan)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan (ahal izan/izaten/izango, ahalko)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan (joan daiteke / joan ahal da / ahal da joan)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.