83 emaitza bilaketarentzat
Nola esan behar da: buruko kalkulua ala buruzko kalkulua?
‘Semipermanente’ hitza eman nahi dut euskaraz. Begiratu dudan tokietan erdiiraunkor bezalakoak aurkitu ditut.
Horrela idatzi behar da? Bi i elkarren segidan? Beste aukerarik ez dago? Izan ere, errotulu batean arraroa egiten da bi i jarraian jartzea.
Zein da Genova leku-izenari dagokion herritar-izena (gazt. genovés/genovesa eta fr. génois/génoise)? Ikusi dut hiria izendatzeko euskal era arautua Genova dela. Beraz, genovar tokatzen zaio? Hiztegi batzuetan Genoa eta genoar ordainak ikusi ditut eta zalantza sortu zait. Izan ere, Euskaltzaindiaren web-orrian Genoa ere onartuta dago izen historiko gisa.
Nola itzuli behar da erdarazko ‘real’ (es) / ’réel’ (fr) hitza (Real Academia, archivo real, palacio real / Académie royale, archives royales, palais royal, etab.)?
Argi asko ala argi handia esaten da?
Zein galde-hitzarekin doan adjektiboak artikulua behar al du? Adibidez, Zein gozo(a?) dagoen janaria! esaldian, gozo ala gozoa? Egon aditzarekin, beti mugagabean egin behar da?
Molde hauetatik zein da zuzena/egokia?:
Bitik zatigarria
Biz zatigarria
Biko zatigarria...
Erabileran, baikor adjektiboa ‘izateko joerari’ lotuta erabil daiteke soilik, ala ‘egoerei edo gauzei’ ere aplika dakieke?
Nola esan behar da: okela hotzetan/hotzean eduki; su epelean/epeletan egosi; ur berotan/beroan?
Haragiaren nolakotasunari dagokionez, haragi samurra ala haragi biguna da erabilera zuzena?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.