Donejakue bidea, Donejakue Bidea, Done Jakue bidea… Nola idatzi behar da?
Galiziako Santiagora iristen diren erromes bideei deitzeko, Donejakue bide(a) da aukera egokia; azpisarrera da Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:Donejakue bide].
Nolanahi ere, izan kontuan badela astronomian Donejakue Bidea izena ere, Esne Bidearen sinonimo dena (173. araua).
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.