Ondo esanda al dago Eguerdi on! esapidea?
Erabiltzen da, eta ondo dago. Nolanahi ere, ez da ohikoa izan, eta ez da ageri Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:eguerdi]. Baina jasota dago azpisarrera gisa Orotariko Euskal Hiztegian [OEH:eguerdi on], nahiz adibide bakarrarekin ageri den.
*Eguerdion! forma ez da zuzena; Eguerdi on! behar du.
Ikus Atlas-ean: Fórmula de saludo (12:00 h)
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: ortografia > zuriuneak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.