Ba al dago oztoporik Euskotren izena izen propio bezala erabiltzeko, ala Eusko Tren hobetsi behar dugu?
Euskotren izena izen berezia da, eta erabiltzeko ez dauka eragozpenik gramatikaren aldetik. Izen berezia denez, mugagabean deklinatu behar da, eta, kasu-marka lotzean, aukerakoa da marratxoa erabiltzea.
Halakok Euskotrenen/Euskotren-en egiten du lan.
Euskotreni/Euskotren-i sari bat eman diote.
Euskotrenek/Euskotren-ek arazo larriak ditu.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.