Nola esan behar da "9 es divisible por 3" / “9 est divisible par 3”. Esapide hauek egokiak al dira?
Bi moldeak zuzenak dira.
Aritmetikan, zenbakien zatigarritasunaz eta zatigarritasun-erregelei buruz aritzean, ohikoa da, gaia zatigarritasuna baita, zatigarria izan aditz-esapidea erabiltzea. Horregatik, testuinguru horretan, normala da 9 3z zatigarria da gisako perpausak erabiltzea. Beste aukera ere (3 9ren zatitzailea da) zuzena da. Eta ohikoa da bi perpausak erabiltzea testuinguru horretan. Adibidez:
9 zenbakia 3 zenbakiaz zatigarria da 3 zenbakia 9 zenbakiaren zatitzailea delako.
9 3z zatigarria da 3 9ren zatitzailea delako.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.