28 emaitza bilaketarentzat
Zuzenak al dira ondorengo formak?
a) errusiakotu (Errusiakoa egin / bihurtu) [letra larriz ala xehez?]
b) errusiakotasun (Errusiakoa izatearen nolakotasuna) [letra larriz ala xehez?]
c) errusiaratu (Errusiara joan, bidali) [letra larriz ala xehez?]
d) errusiartu (errusiarra egin / bihurtu)
e) errusiartasun (errusiarra izatearen nolakotasuna)
f) errusieradun (errusieraz dakiena)
g) errusieratu (errusierara itzuli)
Gauza bera egin al dezakegu gainontzeko herritar-, hizkuntza- eta leku-izenekin? Esaterako: bilbokotu, bilbokotasun, bilboratu, bilbotartu, bilbotartasun, ameriketaratu, ameriketakotu, amerikartu, amerikartasun, eta abar.
Konturatu naiz hiztegietan ez dela ageri amalur / ama lur / ama-lur… izena, baina euskaldunok maiz erabiltzen dugun izena da. Nola behar luke? Zer dela-eta ez da ageri hiztegietan?
1) Artelanen izenak nola eman behar dira, jatorrizkoan bezala ala itzulita? Ba al dago araurik edo gomendiorik?
2) Nola eman behar da, esaterako, Picassoren obra: Gernika ala Guernica?
3) Erakusketa baten izenburu batean, marratxoa erabiltzea al da gomendatzekoa?: PICASSO. GERNIKA-REN/GUERNICA-REN BIDAIA. Ala marratxorik ez erabiltzea da gomendioa?
Jakin badakit Madrid hitza Madril dela euskaraz. Hala ere, oso arraroa egiten zait honela jartzea, adibidez: Prado Museoa, Madril. Eta horixe da, hain zuzen ere, kasua. Museoari buruzko lan bat egiten ari naiz eta lehenengo orrialdean hori jarri behar dut.
Hedabideetan, askotan, euskal Y-ari "euskal Y grekoa" deitzen zaio. Horrela jartzeari erredundantea deritzot, baina ez nago ziur zelan idatzi behar den: "euskal i grekoa", "euskal Y-a" ala arestian aipatutako "euskal Y grekoa".
Lanbideak letra larriz ala xehez eman behar dira? Esaterako: Kultura Teknikaria / kultura teknikaria; Euskara Teknikaria / euskara teknikaria…
Euskaltzaindiaren Hiztegian, marketin eta catering ageri dira, ezberdin idatzita. Ez al zen zentzuzkoagoa izango biek bukaera bera izatea?
Zein da forma zuzena: gozoa ala goxoa? Alegia, nola behar luke esaldi honek?: Sagu batek gazta eder bat aurkitu zuen. Gozoa/goxoa zegoen alajaina!
Zergatik ez du hatxerik ertzain hitzak?
Nola idatzi behar ardatz hitzari -dun atzizkia gehituz gero: ardatzdun/ardazdun/ardaztun?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.