259 emaitza bilaketarentzat
Honako bi esaldi hauek egokiak dira, gure ustez:
Bihar euria egingo duela entzun dut.
Bihar euria egingo omen du.
Baina honako hau egokia al da?:
Liernik esan du bihar euria egingo omen duela.
Zumaiatik egiten dugu galdera. Bertan, santelmoak ospatzen ditugu. Baina nola behar du non/noiz kasuan: santelmoetan ala santelmotan? Bertso jaialdi bat antolatu dugu aurtengo santelmoETAN/saltelmoTAN?
Molde hauetatik zein da zuzena/egokia?:
Bitik zatigarria
Biz zatigarria
Biko zatigarria...
Zer alde dago aldaketa eta aldakuntza hitzen artean?
Euskaltzaindiaren Hiztegian, [EH:bizikleta] hitza ageri da; ez, ordea, txirrindu (ezta txirrinda ere), baina bai [EH:txirrindulari].
Bi gurpileko ibilgailuan dabilen pertsonari txirrindulari deitzen bazaio, erabiltzen duen ibilgailuari ezin zaio txirrindu (edo txirrinda) deitu?
Nola esaten da: Oso ona da matematikan ala Oso ona da matematiketan?
Zer hitz daude euskaraz ‘mellizos / faux jumeaux’ eta ‘gemelos / vreais jumeaux’ hitzek duten desberdintasuna markatzeko?
Googlen, informazio-kopuru sarriago ageri da informazio-kantitate baino. Egokia al da kopuru erabiltzea informazio bezalako izen zenbakaitz batekin?
Erdal hitzek (smartphone, WhatsApp… eta gisakoek) kasu-markak nola hartu behar dituzte?
Erabileran, baikor adjektiboa ‘izateko joerari’ lotuta erabil daiteke soilik, ala ‘egoerei edo gauzei’ ere aplika dakieke?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.