Nola esan behar dugu: telefono mugikorra, telefono mobila, sakelako telefonoa ala segapotoa?
Euskaltzaindiaren Hiztegiak [EH:sakelako telefono] dakar. Esku-telefono edo eskuko telefono ere egokia izan liteke. Bestalde, (telefono) mugikor forma asko hedatu da azken urteotan.
Segapotoa egokia izan daiteke nobelaren batean edo txisteren bat kontatzean; baina ez esku-telefonoaren izen normaltzat hartzeko.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.