Zuzenak al dira egunen erdiak atzerrian pasatzen ditu eta lagunen erdiak atzerritarrak ditu esaldiak?
Zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Hiztegian, hauxe da, besteak beste, erdi 1 sarreran datorren adibidea: Hortzen erdiak erori zaizkio [EH:erdi].
Ñabardura bat aipatzea komeni da, hala ere, nahasmenduak saihesteko. Erreparatu, esaterako, bi adibide hauei: sagarren erdiak (ZENBAT: ‘sagar kopuruaren erdia’) eta sagar-erdiak (ZER: ‘bi parte berdinetan banatutako sagarraren zati bakoitza’): horiek biak zuzenak dira, baina ez dute esanahi bera, jakina. Arrazoi horregatik, lagunen erdiak atzerritarrak dira badago esatea; ez, aldiz, *lagun erdiak atzerritarrak dira.
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbakiak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, zenbakiak > zatikizkoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.