Frantzisko Asiskoaren Kantika euskaratzean, anaia eguzkia, arreba ilargia, anaia sua, arreba ura, anaia haizea... erabili izan da. Egokiak al dira izendapen horiek, ala gaztelaniazkoen kalkoak?
Gure mitologiaren herri-ikuskeran, Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri den [EH:amandre] hitza erabili izan da euskaraz eguzki eta ilargi hitzekin: ilargi amandrea, amandre eguzkia...
Mundu-ikuskera berriei ezin zaie, ordea, atea itxi. San Frantzisko Asiskoak badu bere ikuskera propioa, eta ikuskera hori doi eta jator jaso nahi bada, haren hitzak eta metaforak ezin dira bazterrera utzi.
Horrez gainera, ikus "Lexikoa: Ilargia (ilbehera, ilgora)" (JAGONET), "Lexikoa: Lurra, Eguzkia, Ilargia (Lurra/lurra, Eguzkia/eguzkia; Ilargia/ilargia)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.