JAGONET bilaketa

809 emaitza bilaketarentzat

Emendioa adieraztea: eta (komunztadura juntaduran)

Esaldi koordinatuetan, eta erabiltzen denean, zeinekin komunztatu behar da subjektua, bi esaldietako aditzen erregimena ezberdina bada. Esate baterako:

Jon etorri eta afaldu du ala Jonek etorri eta afaldu du?

Jon afaldu eta joan egin zen ala Jonek afaldu eta joan egin zen?

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, hitzak > juntagailuak

Hasierako agurrak: agur t’erdi / *agur eta erdi

Agur t´erdi ala agur eta erdi?

Zalantza-mota: ortografia > grafiak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: joskera > esapideak, karaktereak > letrak

Kuantifikazioa adieraztea: urte(-)edo (15 urte edo /15 edo urte)

15 urte edo izango nituen ala 15 edo urte izango nituen?

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, zenbakiak > kardinalak

Emendioa adieraztea: kasu-markak juntaduran

1.) Juntagailuei buruzko gomendioen artean, hau agintzen zen: "ez da onartzen lehen juntagaia kasu-markarik gabeko izen-sintagma izatea eta bigarrena kasu markaduna izatea". Hori dela eta, lehenik jakin nahi genuke gomendio-erabaki horrek ere indarra ote duen juntagaiak bi baino gehiago direnean. Alegia, nola idatzi behar genuke: Toki Entitateen Antolakuntzari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Legea ala Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Legea?

2.) Delako arauak, bertzalde, juntagaia izena + adjektiboa + adjektiboa denean ere balio du? Erran nahi baita: Sección de Gestión Técnica y Administrativa izenekoa zer da, Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Atala ala Kudeaketa Teknikorako eta Administratiborako Atala?

3.) Araua betetzeak, bertzalde, arazoak sortzen dizkigu izenlagunak elkarren ondoan pilatu behar ditugunean; izan ere, testuak ilun samarturik gelditzen baitzaizkigu. Konparazione, emandako arauari jarraituz: Langileriaren Kudeaketarako eta Administraziorako Atala berdin izan daiteke: Sección de Gestión de Personal y Administración edo Sección de Gestión y Administración de Personal. Aldiz, Langileriaren Kudeaketa eta Administraziorako Atalak zilegia balitz, ordain bakarra izanen luke erdaraz: Sección de Gestión y Administración de Personal.

4.) Berdintsu gertatzen da kasu honetan: Segurtasuneko Ikerketaren eta Ikasketen Atala. Hala behar luke, behintzat, Euskaltzaindiaren azken erabakien ariora. Alabaina, nola jakin kasu horretan segurtasuneko hori ikerketari soilik dagokion ala ikasketei ere? Modu bakarra erdarazko izenari begiratzea da: Sección de Estudios de Seguridad y Formación.

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak, hitzak > juntagailuak

Emendioa adieraztea: komunztadura juntaduran

Komunztadura emendiozko perpaus juntatuetan; hauxe dator [EGLU IV:49] liburukian: "Emendiozko juntadurak aditza plural-komunztadura hartzera behartzen duela esan daiteke oro har".

Hala ere, salbuespen batzuk egiten dira, horien artean izen-sintagma abstraktuak juntatzen dituzten perpausak [EGLU IV:53].

Abstraktuak soilik? Bazkaria geuk egingo dugu, zuek ogia eta ardoa ekarri behar duzue esaldia zuzena al da? Deskribapenetan, adibidez: Serafin hartza... ugaztuna, 16 cm inguru luzeko gorputza eta 20 cm-ko isats orakorra duena. Horrelakoetan, singularra nahiz plurala erabil al daiteke?

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, hitzak > juntagailuak

Baldintza adieraztea: -z gero (ikasiz gero / ikasten badugu)

Nola berridatzi behar dugu -(e)z gero: alegia, ez-alegiazko ala alegiazko bezala?

Adibidez, Talibanek ez digute ikasten uzten, ikasiz gero aurre egingo diegulakoan esaldia nola berridatzi: ikasiko bagenu aurre egingo geniekeelakoan ala ikasten badugu aurre egingo diegulakoan?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > baldintza

Zehar-galderak: ea

Badirudi zehar-galderetan ea partikularen erabilerak badituela bere mugak, zalantza baten ordez objektu bat adierazten denean zehar-galderaren egiturarekin.

Esaterako: Ez dakit nor etorri den bezalako batek ez du onartzen ea partikula zalantzazkorik. Gauza bera Ikusi dut nork egin duen edo Aitortu diot zer ikusi dudan itxurakoetan. Kontua da ez dudala inon aurkitu halako debekurik. Non begira dezaket?

Zalantza-mota: sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak

Denbora adieraztea: eta gero / -ren ondoren, horren ondoren

Zuzenak al dira aurkikuntza eta gero(,) edota hori eta gero(,) gisako esapideak?

Zalantza-mota: morfologia > postposizioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, lokuzioak/kolokazioak

Kuantifikazioa adieraztea: -tik gora (80 lagunetik gora / 80tik gora lagun)

Zein da zuzena 80 lagunetik gora / 80tik gora lagun; 6 ordutik gora / 6tik gora ordu; 14 urtetik gorakoentzat / 14tik gora urtekoentzat eta gisako bikoteetan?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, joskera > hitz-ordena, zenbakiak > kardinalak

Baldintza/denbora adieraztea: -z gero / ezkero

Nola idatzi behar dira, adibidez, jo ezkero, igo ezkero, etorri ezkero, edan ezkero, hamarrak ezkero...? Eta nola idatzi eta ahoskatu behar da, adibidez, esan duzun ezkero?

Zalantza-mota: ahoskera, ortografia > grafiak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, karaktereak > letrak, perpausa > baldintza, perpausa > denbora, prosodia > silabak

Iragazkiak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper