Gaizki esana al dago beldurra dut?
Izatez, beldur izan aditz-esapidearen erabilera arrunta beldur naiz motakoa da [EH:beldur izan]. Antzera jokatzen du [EH:beldurrak egon] moldeak ere. Baina ezin esan daiteke beldurra dut gaizki dagoenik —ogia dut bezalakoen parekoa den heinean—; tradizioan ere testigantzarik ez zaio falta [OEH:beldur].
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: beldur izan (zeren beldur izan)" (JAGONET), "Esapideak: gose (gose izan, goseak egon / gosea eduki)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: izan, ukan, eduki (ideiarik ere ez dut)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: arrazoi izan/eduki (arrazoia/arrazoi duzu; ez duzu arrazoia/arrazoirik)" (JAGONET), "Lexikoa: beldur (beldur izan / beldurra ukan / beldurrak egon)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.