406 emaitza bilaketarentzat
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Zuhaitz asko landatu genuen ala genituen?
Zein da formarik egokiena, ezkerrean ala ezkerretan?
Zenbat? galdetzean, nola deklinatu behar da?: Zenbat balio du hiru litro urak / hiru litro urek / hiru litrok ur?
Nahikoa, hamaika eta horrelakoen komunztadura nola egin behar da, singularrean ala pluralean?: Hamaika buruhauste izan ditut/dut?
Zuzena da Ni bizi naizen lagunarekin joan naiz mendira perpausa, ala nahitaez esan behar da Nirekin bizi den lagunarekin joan naiz mendira?
Zer ezberdintasun dago -(r)ekin soziatiboaren eta -(e)z instrumentalaren artean? Noiz erabili behar da bata eta noiz bestea?: Labanaz hil zuen / labanarekin hil zuen. Buruz errematatu du / buruarekin errematatu du.
Aditz kopulatiboekin atributu-funtzioa egiten duena adjektiboa bada, hauek nola behar dute, mugatuan ala mugagabean?: Andoni irakasle ona da / Andoni irakasle on da.
Bokatiboak mugatuan ala mugagabean joan behar du?: Ez, mutil! Bai, gizona!
Zuzena al da Zortzi ordu egon naiz zure zain? Ala Zortzi orduan egon naiz zure zain behar du?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.